Esanetan…. (página 16)

Eman izena Bilbao Kirolak-en 2021/2022 kurtsoko ikastaroetan!

Bilboko Udalak 2021/2022 ikasturterako Bilbao Kirolak-en ikastaroetan izena emateko aurretiko hitzordua eskatzeko epea ireki du. Eskaera egiteko epea irailaren 8ra artekoa izango da, eta kiroldegietan edo Bilbao Kirolak-en webgunean dauden salmenta automatikoko terminalen (ST) bidez egingo da.

Udaleko 372 tailerretan inskribatzeko epea zabalik

Gaurtik hasita eta irailaren 1era arte izena eman daiteke 2021/2022 ikasturtean Udalak antolatutako kultura, berdintasun, osasun, aisia eta kiroleko 372 tailerretan. Aurreinskripzioa Udalaren web orrian egin daiteke. Aurten,  estreinako aldiz, tarifa berezi bat jarri da bizitzeko gutxieneko diru-sarrera jasotzen duten pertsonentzat.