Esanetan…. (página 17)

Bilbo, Unibertsitate Hiria – UDA IKASTAROAK

Bilboko Udalak, hirian ordezkaritza duten lau unibertsitateekin batera - UPV/EHU, Deustuko, Nafarroako eta Arrasateko unibertsitateak -, IED KUNSTHAL Diseinu Zentro Nagusiak eta Digipen Zentro Teknologikoak, "Bilbo, Unibertsitate Hiria" udako lehen ikastaroak jarri dituzte martxan. Ikastaro hauek, ekainaren 17an eta uztailaren 23ra bitartean izango dira.

Bilbo artez beteko da 10 egunez BLV-ARTen eskutik

Arteak Bilbo hartuko du ekainaren 3tik 13ra, BLV-ART ekimenaren eskutik. Programa honek Bilbo Zaharra abangoardiako jarduerez eta adierazpenez beteko du, auzo honen garapen eta berriztapenerako elementu dinamizatzaile gisa kulturaren alde Udalak egiten duen apustuari jarraituz.

Abian da Beldur Barik programaren edizio berri bat

Dagoeneko martxan dago Emakundek sustatutako eta euskal erakunde guztien kolaborazioarekin garatutako Beldur Barik programaren edizio berri bat. Lehiaketa 12 eta 26 urte bitarteko gazteei dago zuzendua eta indarkeria sexista prebenitzeko asmoz ikus-entzunezko lanak saritzen ditu.

Bilbao Bizkaia Design Week-aren jardueren deialdia zabalik

Diseinua eta sormen-industriak gustoko badituzu, Bilbao Bizkaia Design Week-ek berrogei jarduera baino gehiago prestatu ditu zuretzat. Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak sustatzen duten ekimenaren bosgarren edizioa azaroaren 18tik 25era ospatuko da Bilboko hainbat txokoetan.

Uda honetan aisialdiko 35 jarduera #GazteKLUBA UDA-rekin

Uda honetan ere, Bilboko 12 eta 17 urte bitarteko gazteek hamaika ekintza ezberdinez gozatzeko aukera izango dute #GazteKLUBA programarekin. Ekainaren 22tik eta uztailaren 30a bitartean ospatuko da 35 jarduera eskaintzen dituen gazteen asialdirako programa.