Esanetan… (página 28)

Networking, emakumeentzat baino ez

Azaroaren 24an, Bilboko Berreginen Museoan,10:00etatik 13:00ak arte, sormenezko sektorean hainbat emakumek garatutako proiektu/enpresak networking jardunaldi batean aurkeztuko dira, euren eta bertaratutakoen arteko sinergiak sustatzeko

Ideiak Martxan, 2016ko Saritutako Ideiak: Recrea

Recrea prestakuntzarako nahiz informaziorako jardunaldia da. Haren bidez, Murrizteak, Berrerabiltzeak eta Birtziklatzeak -erderazko 3 Rak (Reducción, Reutilización y Reciclaje)- gizartearentzat, ekonomiarako eta ingurumenerako duten garrantzia nabarmendu nahi da.

Asteburu honetan Zorrotzaurrera Maker Fair jaialdia heldu da

Asteburu honetan, Open Your Ganbaran, Zorrotzaurreko Bilboko Antzinako Galleta Fabrikan (Artiach), Maker Fair azoka izango da. Ekimen hori asmatzaile (inbentore) eta sortzaileen azoka nagusiena da, mota guztietako asmakizun, sormen eta asmamenek dute aurkezteko aukera eta herritar guztiei irekita dago. Sarrera doakoa da.

Etorkizuneko Bilbo eraikitzen lagundu hai al duzu?

Bilboko Udalak Hiritarrek Parte Hartzeko Prozesua martxan jarri du Bilboko Hiri Antolaketako Plan Orokorra aztertzeko. Planak Bilboko etorkizuneko ekipamenduak, azpiegiturak edo gune berdeak zehazten ditu. Ekarpen bat egin nahi duzu?

Baduzu ideiaren bat Bilboko garraio iraunkorrari eusteko?

Udalak abian jarri duen prozesu parte-hartzailearen baitan, Uriko Mugikortasun Jasangarrirako Bilboko Planaren etorkizunari buruzkoa, orain, honako inkesta hau bete eta ekarpenak egin ahal izango dituzu ondorengo gai hauetan: garraio publikoa, oinezkoak arazo barik ibiltzea, bizikletaren betekizuna, aparkalekuak, errepideko segurtasuna, ibilgailu pribatuak...

English on Tuesday

Eta modu atseginenean, jatorrizko hiztunak diren Erasmuseko ikasleekin. Izena emango al duzu? Berriro English on Tuesday, ingelesa ikasteko Gazteria Saileko ekimena, jatorrizko hiztunak diren ikasleekin gai desberdinez lasai-lasai hitz egiteko.

Bilboloop Jaialdiak ikaragarrizko kartela du aurten

Jaialdi honen 15. urteurrenean, Bilboloop-ek izugarrizko kartela aurkeztuko du azaroaren 18 eta 19an, barikutik zapatura bitartean. Kafe Antzokian, 21:00etatik aurrera, honako kontzertuak izango dira: barikuan, Franco, Man Of Moon eta Telegram; eta zapatuan, Dekot, Sego eta Fomation.