Esanetan…. (página 33)

FANT-ren kartela ikusgai! Maiatzaren 4tik 11ra!

Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren, FANTen, aurtengo edizioa maiatzaren 4tik 11ra ospatuko da. Aurtengo kartela ezagutzera eman dute antolatzaileek; bertako protagonista,hiriko txokoetatik dabilen mamu zinezalea da, Bilbon ezinbestekoa den aterkia daramala.

“Artistak Egoitzan”, artistei zuzendutako programa

Bilboko Udalak “Artistak Egoitzan” programa martxan jarri du, bederatzigarrenez, gure hirian arte eszenikoen alorrean ikerketa eta berrikuntza sustatu zein bultzatzeko helburuarekin. BilbaoEszenak proposamen eszenikoak sortu, ikertu eta zabaltzea helburu duten hiru proiektu aukeratuko ditu; egoitzetako bat euskarazko proiektu onenak jasoko du.

Emakume ekintzaileak oholtzara

Ostegun honetan iritsiko da Bilborockera emakume ekintzaileei zuzendutako PechaKucha #ANDREkintzailea programa. PechaKucha, 20 segundu irauten duten, 20 diapositibaz sortutako aurkezpen bat modu erraz eta informalean erakustean datza.

Txani Rodriguez Zurrumurruen Aurkako tailerraren edizio berrian

Datorren otsailaren 12an hasiko da Azkuna Zentroan Zurrumurruen Aurkako Idazmen tailerraren edizio berria. Bi orduko zortzi saio izango dira orotara, Txani Rodriguezen, kazetari eta idazlearen, eskutik; fikziozko istorio bati nola ekin edota narrazioko genero ezberdinen arteko aldeak azalduko ditu, beti ere zurrumurruen aukako proiektuaren barruan.

Ikusi hemen Bilborock-en ospatu zen Maraton Rock-aren bideoa!

Uratrrilaren 13an, larunbata, Maraton Rock bat ospatu zen Bilborock-en, non Bilborockeko entsegu geletan ibiltzen diren taldeek kontzertuak eskaini zituzten eta zuzenean erakutsi bere lanak. Jo zuten taldeek The Stalactites Of Pozalagua, Humanity Bascaff, Las Selvas, Fiambre, Keniama, Penes y Comedias, Mirror of Truth, Silicies Grizzlies, Sweaty Lovers, Jean Paolo, Electric Sound Muchachos y Deimocracy izan ziren, eta ezin hobeto egin zuten! Ikusi hemen: