Esanetan… (página 34)

DeustoStart!, ekintzaile izateko ikasten

Etorkizunari buruz pentsatzen hasi eta Deustuko Unibertsitateko ikaslea zara? DeustoStart!-en edizio berria datorkizu urriko eta azaroko hilabeteetan. Ikastaro honen helburua ekintzailetzarako gaitasun, joera eta norbere eraginkortasuna garatzea da

Youtuber fenomenoa Bilborock-era iritsi da

Adelita Power, Koala Rabioso, Remedios Caseros, Zeus…sarean milaka jarraitzaile dituzten youtuberrak dira eta orain Bilbon daude. ¿Zer iruditzen zaizu? Ekainaren 13 eta 14ean youtuber hauek Bilborock-en bilduko dira hausnarketak egiteko, bizipenak partekatzeko eta solasean aritzeko.

Gaztetalk Bilbao Europa, gaztetasuna, enplegua eta ekintzailetza

BilboRockek martxoan Gaztetalk Bilbao Europa abian jarri zuen, gazteen eta hainbat arlotako (gazteria, enplegua, prestakuntza...) arduradunen artean eztabaidatzeko eta parte hartzeko gunea. Helburua? Denok batera enplegu eta ekintzailetzari buruzko proposamenak eta gomendioak eraikitzea, hain zuzen Europako herrialdetan bildu eta praktikan jarri daitezkeenak.