Esanetan…. (página 5)

KULTURA, GASTRONOMIA, KIROL ETA FOLKLORE EUSKALDUNAK BILBOKO KALEETARA ITZULIKO DIRA ASTE SANTUAN, BILBAO BASQUE FESTEN EDIZIO BEREZI BATEAN

Apirilaren 5etik 9ra, Bilboko kaleak Bilbao Basque FEST euskal kulturaren jaialdiaren baitan programatutako 200 jarduera baino gehiagoz beteko dira, Bilboko Udalak antolatuak. Bederatzigarren edizioa oso berezia izango da; izan ere, bisitatzen gaituztenek eta Aste Santua hirian pasatzea erabakitzen duten bilbotarrek jaialdiko sei gaiek eskaintzen dituzten esperientziak inolako mugarik gabe gozatu ahal izango dituzte: Gourmet, Kultura, Musika, Market, Zinema eta Sport.

BILBO, GAZTEEN EMANTZIPAZIORAKO EUSKADIKO LEHEN ARRETA-ZENTRO PRESENTZIALAREN EGOITZA

Bilbo bihurtu da gazteen emantzipaziorako Euskadiko lehen arreta-zentro presentzialaren –GAZ-Bilbao izenekoaren– egoitza. Bulego berria gaur goizean inauguratu dute, La Perrera eraikinean (Sabino Arana 50). Han, langile espezializatuek informazioa, orientazioa, aholkularitza eta laguntza integrala eta pertsonalizatua eskainiko diete 16-34 urteko gazteei, emantzipaziorako proiektuak abiaraz ditzaten.

BILBOKO AUZOAK OSTERA ERE BETE DIRA AIRE ZABALEKO KIROL-JARDUEREKIN AUZO ACTIVE PROGRAMAREN BIDEZ, ZEINA UDALAK GAZTEENTZAT ANTOLATZEN DUEN AISIALDI OSASUNGARRIKO PROGRAMA BAITA

Bilboko Udalak abian jarri du Auzo Active programaren hirugarren denboraldia, alegia, 10 eta 17 urte bitarteko gazteentzako aire zabaleko kirol aisialdi osasungarriko programa, zeinaren xedea baita haiek kirola egiteko modu berriak gozatu eta ezagutzea eta bizimodu osasungarriko ohiturak ikasiz.