BIG ekintzaileetako laguntza gunea Bilboko Colon de Larreategi kaleko 3. zenbakian dago kokatuta. Erabat berriztatuta dago; 423 metro karratu ditu eta erabilera askotarako gelak, argitasun handikoak, beira bidez banatuta ditu; kolore neutroak erabili dira eta leku erakargarria da pertsonentzat, kanpotik begiratuta.

Obraren helburua  lana egiteko era berriak, proiektu sortzaileak eta lankidetzakoak garatzeari laguntzea izan da. Hain zuzen ere, proiektu berriak abian jarri nahi dituzten pertsonei era guztietako laguntza eta aholkularitza ematea eta baliabideen sarea euren eskueran jartzea izango da lokalaren zeregin nagusia.

BIG Bilbao-ri buruzko informazio gehiago lortzeko, egin klik hemen.