Bilborock bizitzaz betetako toki bat da, etenik ez duten sinergien gunea, gazteen ekintza, sormen nahiz ekintzailetzari irekia eta interesatzen zaizkizun arte-diziplina guztiak hartzeko prestatua, izan musika, izan zinema, antzerkia, dantza…

Uriaren bihotzean dago kokatuta, Zazpikalearen ondoan eta Bilboko barruti aktiboenetakoan. Antzina eliza izandako eraikin enblematiko batean dago. Entseatzeko, emanaldiak egiteko, kontzertu eta ikuskizunak bizitzeko eta gozatzeko tokiak eskaintzen ditu; baita sormenerako, partaidetzarako eta ekimen berriak bultzatzeko ere.

Espazio horiek erabili nahi badituzu, nahi duzun aretoa aurretik erreserbatu behar duzu, posta elektronikoaren bidez edo telefonoz. Kuota txiki bat ordaintzen da, Lab Aretorako izan ezik.