Gazteei bereziki zuzendutako programa, arau-hausleak gizalegearen kontrako jokabideen ondorioez jabearazi nahi ditu, egungo egoera ekonomikoa kontuan hartuz. Izan ere, udal ordenantzari egindako arau-hauste arinengatik –esaterako, litroak egitea edo herritarren arteko bizikidetza baketsua urratzen duen beste jokaeraren bat– ezarritako zigor ekonomikoa komunitatearen alde egindako lanengatik ordeztu daiteke.

Programak gizarte eta hezkuntza munduko zenbait erakunde ospetsuk emandako laguntzari esker irauten du eta, besteak beste, jarduera hauek aurreikusten ditu: euren ekintzen ondorio kaltegarriez jabetzeko kanpainetan parte-hartzea, garbiketa eta mantentze lanetan laguntzea, eta eskolako jantokietan, jolas-jardueretan eta zentroetako lanetan laguntzea.

Helburuak

Oro har aisialdia partekatzerakoan gertatzen diren gizalegearen kontrako joerak eragoztea, bizikidetza bultzatuz eta gizarte loturak sendotuz horiek berriro gerta ez daitezen. Zigorrak era hezigarrian betetzera joko da.

Populazio hartzailea

Gizalegearen kontrako portaerarengatik zigortutako 18 urtetik 25 urtera bitarteko gazteak.

Harremanetarako

94403166

2015: programan 41 gaztek hartu dute parte