Bilbao BBK Live aire librean egiten den musika-jaialdia da. Aurten hamargarren edizioa burutu da eta erreferentzietako bat bilakatu da estatuko eta nazioarteko panoraman; nazioarteko jaialdien sarean jada gorriz markatuta agertzen da. Hiriarentzat lehen mailako ekitaldia izatera iritsi da kultura eta aisialdi arloan.

Helburuak

Bilboren irudia nazioartera zabaltzea estatuko eta nazioarteko milaka ikusle biltzen dituen musika-jaialdi baten bidez eta, aldi berean, partaideek Bilbok eskaintzen duen turismo, gastronomia eta kultura arloko eskaintzaz gozatzea. Jaialdiak honako hau eskaintzen du:

  • Kalitatezko musika-egitaraua, estatutako eta nazioarteko lehen mailako talde eta artistekin.
  • Jaialdiko musika, naturaz inguratuta, gozatzea. Kobetamendi eremua, hirigunetik 5 minutura dagoen espazio naturala.
  • Kobetamendirako irisgarritasuna: doako autobusak, hirian Metroaren zerbitzu bereziak, oinezkoentzako bidea.
  • Kanpina jaialdiaren eremuan, Kobetamendiko hiri-parkean.
  • Bilbao BBK Live Bereziak. Kontzertu eta jaialdi bereziak hirian, Bilbao BBK Live hasi baino lehen nahiz horren barruan.
  • Online komunikazioa, plataforma anitzeko ekosistema digitala, zaleekin, jarraitzaileekin, erakundeekin, enpresen markekin eta komunikabideekin zuzenean komunikatzea ahalbidetzen duena.

Populazio hartzailea

  • Herritarrak
  • Estatutik eta nazioartetik etorritako bisitariak

Parte hartzen duten beste erakundeak

  • Bilboko Udaleko Segurtasunaren, Babes Zibilaren eta Obra, Zerbitzu, Hiri Eraberritze eta Espazio Publikoaren Sailak.
  • Ekitaldiaren enpresa sustatzailea.
  • Kutxabank.

Harremanetarako

informacion@bilbaoturismo.bilbao.eus

Informazio gehiagorako

Bilbao BBK live, se consolida como referente musical en el circuito internacional, entre los certámenes de música al aire libre. Ha sido uno de los festivales con mayor crecimiento a nivel nacional como internacional

Datos BBK live 2017:
Total de Asistentes: 112.114 personas
+ 100 artistas nacionales e internacionales

 

Bilbao BBK live Nazioartean musika-erreferente moduan egonkortu da, aire zabaleko musika-ekitaldien artean. Estatu mailan zein Nazioartean gehien hazi duen jaialdienetako bat da.

BBK live 2017ko datuak:

Bertaratuak guztira: 112.114 pertsona
Estatu mailako eta Nazioarteko 100 artista baino gehiago
3 eguneko jaialdia / 5 eszenatoki
4 egun hirian kontzertuak emanez: Estatu mailako zein Nazioarteko 20 banda eta doako showak.