Alkatetzaren Sailak koordinatzen duen 4. Proiektu Estrategikoaren barruan (Bilbo Ezagutzaren Hiria), Bizkaiko unibertsitateekin elkarlan-ildo bat zabaldu da, udaletxeko hainbat arlotan unibertsitate-praktikak egiteko.

Heziketa-proiektu honek unibertsitateko gazteei eremu publikoan gaitasun praktikoko esperientzia lortzeko aukera emango die. Kasu honetan, EHUko ikasleak izango dira.

2018ko otsailean jarriko da martxan lehen ikasle-taldea udaletxeko sailetara/enpresetara sartuz.

Helburuak:

Ikasten ari diren unibertsitario gazteei eremu publikoan gaitasun praktikoa lortzeko esperientzia ematea, hurrengoan laguntzeko:

  • Haien enplegagarritasuna hobetzen.
  • Etorkizuneko lan-mundura hurbiltzen, praktika hezitzaile baten bidez.
  • Haien gaitasun pertsonal eta profesionalak hobetzea.
  • Haien proiektuetan hezten eta orientatzen lagunduko dieten eremu publikoko langileekin, Udaletxea barrutik ezagutzea.
  • Bilbon bertan dagoen eta lana lortzeko aukera ona duen sektorea, sektore publikoa, hobeto ezagutzea.
  • Udalak abiatutako ekintzetan haien parte-hartzeak duen garrantzia balioestea

Populazio hartzailea

Bilboko unibertsitario gazteak.

Epea

Urte osoan.

Parte hartzen duten beste erakundeak

Udaletxeko Sailak eta Unibertsitateak.

Harremanetarako

gazteria@bilbao.eus

944204222