Bilboko Udalak 10 “Epaltza Alarguna” beken deialdia egiten du urtero “ikasle bikainentzat”, DBHko 4. ikasturtea egiten ari diren ikasleentzako laguntza modura batxilergoko ikasketak, prestakuntza-ziklokoak eta unibertsitate-gradukoak egiteko.

Ikasle bikaintzat jotzen dira aurreko ikasturtean lortu duten emaitza oso ongi edo baliokidea denean.

Beken zenbatekoa 415 euro da ikasturteko, Batxilergoko eta Heziketa Zikloetarako, eta 905 euro ikasturteko, Unibertsitate Graduetarako.

Helburuak

  • Hirian diren ikasle bikainak laguntzea.
  • Hiriaren hezkuntza-bikaintasuna nabarmentzea.

Populazio hartzailea

DBHko 4. mailako ikasleak.

Parte hartzen duten beste erakundeak

  • Bilbao.eus.
  • Udal sailak Euskara eta Hezkuntza.
  • Kasilda Iturrizar Epaltza Alarguna bekak.

Harremanetarako

hezkuntza@bilbao.eus

2015:

  • Beka jaso duten pertsona-kopurua: 64 (horietatik 10, urtean esleituak)
  • Ikasle bekagaien kopurua: 167
  • Ikasleak aurkeztu dituzten ikastetxe-kopurua: 32