Gaueko aisialdirako Bilboko Udalak jartzen duen autobus-zerbitzua, ostiral eta larunbat gauetan eta urtean zeharreko beste hainbat egunetan. Zortzi (8) autobus ibilbide daude Bilboko erdigunea aldiriko auzoekin lotzeko.

Helburuak

  • Bilboko gazte jendeari garraio publikoa eskaintzea ostiral eta larunbat gauetarako.
  • Asteburuetako gauetan garraio pribatua erabiltzeak daraman arriskua murriztea.

Populazio hartzailea

  • Herritar guztiak.
  • Zerbitzu hau gazte jendeak erabiltzen du gehienbat.

Informazio gehiagorako

gautxori.biz