Gaztegunetan (nerabe gazteei zuzendutako gizarte-hezkuntzako tokiak dira) jarduera batzuk garatzera sustatutako programa, hain zuzen gizon eta emakumeen arteko berdintasunaren eta tratu onen gaietan sentsibilizatzera (zenbait kasutan martxoaren 8a edo azaroaren 25a bezalako datei lotua) eta ekitate kontuan nesken partaidetza nahiz inplikazioa indartzera zuzenduta daude.

Helburuak

  • Nerabeen artean berdintasunaren aldeko eta tratu txarren aurkako kontzientzia kritikoa sortzea.
  • Aisialdiko programazioan gune mistoak sustatzea, neskek eta mutilek ekitate giroan parte hartu dezaten.

Populazio hartzailea

  • Gazteria eta Kirol Sailak eta Bilbao Kirolek haur eta nerabeentzat zuzentzen dituzten programetako begiraleak.
  • Gaztegunetan parte hartzen duten neska-mutilak.

Informazio gehiagorako

www.bilbao.eus