Gazte-lonjen, auzo-elkarteen eta jabe-elkarteen arteko bizikidetzarako informazio- eta bitartekaritza-zerbitzua.

Bitartekaritza-zerbitzuak protokolo bat du ezarrita gaiaren inguruko udal-sail guztien artean adostua, eta protokolo horri jarraituz jokabide gatazkatsuak berriro ez gertatzea lortzen da.

Helburuak

  • Auzotarren, lonjetako gazteen eta etxebizitza-jabeen arteko bizikidetza hobetzea.
  • Gerta daitezkeen gatazkak eragoztea bizikidetzarako ohituren gaineko gomendioei buruzko informazio egokia emanez.

Populazio hartzailea

15 urtetik 35era bitarteko gazteak.

Parte hartzen duten beste erakundeak

  • Segurtasun Saila
  • Herritarrentzako Arreta, Partaidetza eta Barrutiak Saila
  • Hiri Plangintza Saila
  • Zirkulazio, Garraio eta Ingurumen Saila

Informazio gehiagorako

Bilbao Gazte

Harremanetarako

gaztelonjak@bilbao.eus

610467439

110 kontsulta eta sentsibilizaziorako 5 hitzaldi antolatu ziren, familiak eskatuta. 17 gatazka egon ziren (pasa den urtean bezala): %71 zaraten ondorioz, %18 espazio publikoa okupatzeagatik eta %12 segurtasunarengatik. Kasuen %85ean hitzarmen batera heldu da.