Gazteria eta Kirol Sailak 2016an abian jarri duen zerbitzua, 15 urtetik 35 urtera bitarteko gazteen asmo eta proiektuak egia bihur daitezen. Asmo edo proiektuak eremu hauetakoak izan daitezke: ckultura, diseinua, arkitektura, aisialdia, sormena eta berrikuntza, informazio eta komunikazio teknologiak, ingurumena eta iraunkortasuna, kirola, parte-hartzea… edo interesgarri zaien beste edozein.

Interesatuek Gazteria eta Kirol Sailarekin harremanetan jarri daitezke urtean zehar bere ekimena, proposamena edo bestelakoren bat aurkezteko.

Aholkularitza eskaintzen da asmoa proiektu egingarri batean bilaka dadin: laguntza teknikoa, informazio interesgarria, baimenak izapidetzeko laguntza, proiektua zabaltzeko eta tokiak bilatzeko laguntza, gazteen ekimenen topagunea, eta bestelako batzuk.

Helburuak

  • Bilboko pertsona eta kolektibo gazteen ekimenak garatzen laguntzea.
  • gazteek Bilboko bizitza soziala eta kulturala aberasten laguntzea.
  • euren proiektuak garatuz gazteei esperimentatzeko eta ikasteko aukera ematea.

Populazio hartzailea

15 urtetik 35 urtera bitarteko gazteak.

Informazio gehiagorako

Bilbao Gazte

Harremanetarako

gazteria@bilbao.eus

944204394