Bilboko aldirietan aparteko lekuak daude, nahi duzun beste irtenaldi antolatzeko. Bilbo naturgune izugarriak dituen Bizkaiko Lurralde Historikoan dago (gogoan duzu TRONUEN JOKUA?). Eta, gainera, Bilbo eta Bizkaia, Euskadiko Autonomia Erkidegoann daude. Lurralde honetan besoak zabalik hartuko zaituzte. Hainbeste gauza daude ikusteko eta egiteko! Bertan, hamaika bizipen izango dituzu. Zoragarria da!

Ikasi egingo duzu eta, gainera, ederto pasako duzu: Parrandan ibiliko zara gure jaietan eta pintxotan gure tabernetan, paisaje izugarriak eta askoz gauza gehiago ezagutuko dituzu. Hemen, badakigu daukagunaz gozatzen eta berehala nabarmenduko duzu. Gutako bat, bilbotar bilakatuko zara, izan ere, hemen harro-harro aldarrikatzen dugun bezala: “Bilbokoak nahi dugun lekuan jaiotzen gara”.