Amets egin nahi baduzu, Bilbon zerbait berezi iradokitzen zaituen bizitzeko lekua bilatu behar duzu. Eta horregatik, heldu baino lehen, aztertu aldez aurretik ostatu hartzeko dauden aukerak. Ez utzi azkenerako, bestela, “soberan geratzen direnen” artean aukeratu behar izango duzu. Hala, ez duzu azken uneko sorpresarik eta arazorik izango eta zure lehentasunen eta, nola ez! zure “poltsikoaren” araberako lekurik egokiena aurkitu ahal izango duzu. Eta hala erabakitzen baduzu: prestatu dena garaiz eta aztertu dituzun aukerak.

Bilboren handitasuna bere txikitasunean dago. Beste hiri batzuetan denbora galduko duzu leku batetik bestera joateko, baina Bilbon dena daukagu gertu. Gainera, garraio publiko-sare bikaina daukagu, etxetik nahi duzun lekura joateko: ikasteko, kontzertuetara hurbiltzeko, surfa egiteko, mendira joateko edo adiskideekin parrandan ateratzeko.