Bilboko Udalak Bilbao Ekintzaren bidez eta Lanbiderekin batera, 2016ko Bilboko Enplegu Plana abian jarri berri du. Horri esker, 516 pertsonek kontratu bat lortuko dute. Bilbao Ekintzak guztira 191 lanpostu zuzen kudeatuko ditu; hainbat enpresa pribatuk 300 pertsona kontratatuko dituzte eta zenbait laneratzeko gizarte-erakundek eta zentro berezik 25 pertsonari lana emango diete.

Bilbao Ekintzak eta zenbait irabazi asmorik gabeko erakundek kudeatutako lanpostuen % 70, hau da, laneratzeko zailtasun gehiago dituztenei bideratutako 151 lanpostu, horien artean 35 urte baino gutxiago dituztenak ditugu.

Era berean, nabarmendu beharra dago kontratuen % 50 emakumeei zuzenduta daudela.

BALDINTZAK

Honako posturen bat eskuratu ahal izateko beharrezko baldintza bakarrak hauek dira:

  • Bilbon erroldatuta egotea
  • Langabezian egotea eta Lanbiden izena emanda egotea.

HAUTATZE PROZESUA

Lanbidek hautagaien artean lehen aurre-hautaketa egingo du eta Bilbao Ekintzak laguntzen duten elkarteekin elkarlanean, elkarrizketa pertsonalen bidez azken hautaketa burutuko dute.

UDALEKO KONTRATUAK

Bilboko Udalak bere gain Bilbao Ekintzaren bitartez, 191 lanpostu hartuko ditu, guztiak jardunaldi osokoak eta hurrengo proiektuen inguruan:

Enplegua sustatzeko proiektuak

  • Eraikin Publikoak Eraberritzea: 120 pertsona, eraikinak eta higiezinak hobetzeko zein Hiri Antolaketako Plan Orokorra idazten laguntzeko.
  • Ostalaritza eta merkataritza: 8 pertsona, ostalaritzarako kalean bertan dauden lokalei buruzko ikerketa bat egiteaz gain, sektore honetako baimenen dokumentazio-kudeaketa eguneratzearen inguruko txosten bat burutzeko eta gehieneko lagun-kopurua eta dinamizatzeko jarduerak aztertzeko ere.
  • Baso-lantaldeak: 21 pertsona, hiri-tresnaria egokitzeko, landatzea, atseden-lekuak garbitzeko eta abar.
  • “Hiriko orojakileak”: 12 pertsona, turismoan duten ezagutzak transmititzeko, ekitaldiak antolatzeko, nazioarteko foroak kudeatzeko, eta abar.
  • Genero, berdintasun eta elkarbizitzako ikuspegia: 11 pertsona, emakumeen aurkako indarkeriaren inguruan prebentzioa eta sentsibilizazioa bultzatzeko, lankidetzara eta etorkinei bideratutako baliabideen jarraipena egiteko, udal-etxebizitzetan bizi diren adinekoen azterketa egiteko, eta abar.
  • Udaleko Bandaren fitxategi fisikoa eta digitala: 2 pertsona, fitxategi hau garatu ahal izateko eta Bilbao Musikari lotutako proiektuak sustatzeko.

ENPRESA PRIBATUETATIK KONTRATAZIOAK

Bestalde, enpresek kontratatzeko emango diren Laguntzen ildotik, Bilbao Ekintzak gutxi gorabehera 300 laguntza kudeatuko ditu langabezian eta Lanbiden lan-eskatzaile gisa izena emanda daudenak lan-merkatuko enpresa lokalek kontratatu ditzaten.

Kontratatzeko laguntzak