Bilboko Udalak Bilbao Ekintzaren bidez eta Lanbiderekin batera, 2017ko Bilboko Enplegu Plana abian jarri du. Horri esker, 557 pertsonek kontratu bat lortuko dute. Bilbao Ekintzak guztira 207 lanpostu zuzen kudeatuko ditu; hainbat enpresa pribatuk 350 pertsona kontratatuko dituzte eta zenbait laneratzeko gizarte-erakundek eta zentro berezik 25 pertsonari lana emango diete.

“Enplegu Planak” konpromiso argia du zailtasun gehiago dituzten biztanleekin, eta horien artean 35 urte baino gutxiago dituztenak ditugu.

Era berean, nabarmendu beharra dago kontratuen % 50 emakumeei zuzenduta daudela.

BALDINTZAK

Honako posturen bat eskuratu ahal izateko beharrezko baldintza bakarrak hauek dira:

  • Bilbon erroldatuta egotea
  • Langabezian egotea eta Lanbiden izena emanda egotea.

HAUTATZE PROZESUA

Lanbidek hautagaien artean lehen aurre-hautaketa egingo du eta Bilbao Ekintzak laguntzen duten elkarteekin elkarlanean, elkarrizketa pertsonalen bidez azken hautaketa burutuko dute.

UDALEKO KONTRATUAK

Bilboko Udalak bere gain Bilbao Ekintzaren bitartez, 207 lanpostu hartuko ditu, guztiak jardunaldi osokoak eta hurrengo proiektuen inguruan:

Enplegua sustatzeko proiektuak

  • Hiriko lantaldeak: 62 pertsonek hiri altzariak, instalazioak eta guneak egokitu eta komun publikoak gestionatuko dituzte.
  • Eraikin publikoak birgaitzea: 61 pertsonek udalaren instalazioak eta eraikinak birgaitzeko lanetan parte hartuko dute.
  • Basoko lantaldeak: 23 pertsona  berdeguneak eta uriko parkeak atontzen eta mantentze-lanak egiten egongo dira.
  • Uriaren irudia hobetzea eta uriaren garapen jasangarria: 15 pertsona uriaren hirigintzako plangintza garatzeko, espazio publikoa zentzuz erabiltzeko eta ingurumen arloko kutsadura kontrolatu eta murrizteko lanetan jarduteko kontratatuko dira.
  • Enplegu planeko ekintzen koordinazioa eta jarraipena: 14 pertsonek plan honetan jasotako jarduketak gestionatzen eta koordinatuko dute.

Horrez gain, esparru ezberdinetan 32 pertsona kontratatuko dira: sare sozialak eta marketina (7 pertsona), Bilbao Gazteak Sortzen (4 pertsona), Bilbao Gazte Plana (4 pertsona), berdintasuna, bizikidetza eta lankidetza sustatzea herritarren artean (4 pertsona), merkataritzako sektorean jarduera dinamizatzea (3 pertsona), zizerone-lanak (2 pertsona), nazioarteko foroak eta hirien arteko hitzarmenak (2 pertsona), erkidegoko hezitzaileak (2 pertsona), Europa mailako proiektuak garatzea (pertsona 1), jabeen erkidegoetako bitartekaritza eta elkarbizitza (pertsona 1), administrazio elektronikoa txertatzeko plana (pertsona 1) eta Bilbo Zaharreko , San Frantzisko eta Zabalako proiektu estrategikoa (pertsona 1).

ENPRESA PRIBATUETATIK KONTRATAZIOAK

Bestalde, enpresek kontratatzeko emango diren Laguntzen ildotik, Bilbao Ekintzak gutxi gorabehera 350 laguntza kudeatuko ditu langabezian eta Lanbiden lan-eskatzaile gisa izena emanda daudenak lan-merkatuko enpresa lokalek kontratatu ditzaten.

Kontratatzeko laguntzak