Bilboko Udalak Bilbao Ekintzaren bidez eta Lanbiderekin batera, Enplegu Plana eta Gazteen Enplegu Plana abiarazi ditu 2018 urterako, 654 pertsonek kontratu bat lortuko dutela.

“Enplegu Planak” konpromiso argia du zailtasun gehiago dituzten biztanleekin, eta horien artean 35 urte baino gutxiago dituztenak ditugu. Oraingoan, 16 eta 29 urte arteko gazteen laneratzea lehenetsiko da, finantzaketa lerro zehatz batekin.

Era berean, nabarmendu beharra dago kontratuen % 50 emakumeei zuzenduta daudela.

 

GAZTEEN ENPLEGU PLANALA – UDALEKO KONTRATUAK

Lehenengoz jarri da martxan Gazteen Enplegu Plana. Langabezian dauden 16 eta 29 urte arteko gazteentzat, Bilbon bizi badira eta erdi edo goi mailako titulazioa badaukate. Parte hartu nahi dutenek Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzuan eman beharko dute izena, baita Gazte Berme Sisteman ere, enplegagarritasuna sustatze aldera, esperientzia profesionala eskuratuz.

87 enplegu berri sortuko dira, 12 hilabeteko iraupenarekin lanaldi osoz, toki esparrutik sustatuta eta zuzenean Udalak eta udal erakunde eta arloek eginda.

Hainbat profil profesional aurreikusi dira, eta besteak beste prestakuntza izango dute administrazioan, teknologia berrietan, proiektuen kudeaketan, komunikazioan, giza baliabideetan, web proiektuetan, arlo juridikoan, arkitekturan, dokumentazio eta agiritegi gaietan, turismo sustapenean, diseinuan, marketinean, hirigintzan, pieza historikoak zaindu eta birgaitzean, ingurumenean eta gizarte lanean.

ENPLEGU PLANALA – UDALEKO KONTRATUAK

Bilboko Udalak bere gain Bilbao Ekintzaren bitartez, 213 lanpostu hartuko ditu, guztiak jardunaldi osokoak eta hurrengo proiektuen inguruan:

Enplegua sustatzeko proiektuak

  • Hiri brigadak: Elementuak, instalazioak eta hiri eremuak egokitzeko 76 lanpostu sortzea aurreikusi da, baita zerbitzu publikoak kudeatzeko ere.
  • Eraikin eta instalazioak birgaitzea: Udal izaerako hiri eraikin eta instalazioak birgaitzeko 52 lanpostu sortuko dira. Horrez gain, enpresa, gizarte, kirol, aisialdi eta denbora libreko jarduerak egiteko instalazioak egokitu eta prestatzeko ere kontratatu dira.
  • Basoko brigadak: 24 pertsona hiri parke eta eremu berdeak zaintzeaz eta mantentze-lanak egiteaz arduratuko dira.
  • Hiriko garapen iraunkorra eta hiri irudia hobetzea: Hiriko hirigintza plangintza garatzeko, espazio publikoa modu adimendunean erabiltzeko eta ingurumen kutsadura kontrolatu eta murrizteko 26 kontratazio egingo dira.
  • Enplegu planeko jarduerak koordinatzea eta jarraipena egitea: 13 lanpostu plan honetan jasotako jarduketak kudeatu eta koordinatzera bideratuko dira.
  • Udal zerbitzuak hobetzea: Guztira 16 pertsona arituko dira Bilboko herritarrei zuzendutako zerbitzuak hobetzen, baita auzoetako bizikidetza hobetzeko gizarte eta komunitatean esku hartzeko udal zerbitzuak hobetzen ere.

Hiriko beste proiektu batzuetan ere izango dira kontratazioak, esaterako sare sozialak eta marketina bultzatzea (2 pertsona), merkataritzaren sektorean jarduna dinamizatzea (3 pertsona) eta administrazio elektronikoa ezartzeko planean (1 pertsona).

ENPLEGU PLANALA – ENPRESA PRIBATUETATIK KONTRATAZIOAK

Bestalde, enpresek kontratatzeko emango diren Laguntzen ildotik, Bilbao Ekintzak gutxi gorabehera 354 laguntza kudeatuko ditu langabezian eta Lanbiden lan-eskatzaile gisa izena emanda daudenak lan-merkatuko enpresa lokalek kontratatu ditzaten.

Kontratatzeko laguntzak

BALDINTZAK

Honako posturen bat eskuratu ahal izateko beharrezko baldintza bakarrak hauek dira:

  • Bilbon erroldatuta egotea
  • Langabezian egotea eta Lanbiden izena emanda egotea.
  • Gazte Berme Sisteman izena emanda egotea (Gazteen Enplegu Planerako bakarrik).

HAUTATZE PROZESUA

Lanbidek hautagaien artean lehen aurre-hautaketa egingo du eta Bilbao Ekintzak laguntzen duten elkarteekin elkarlanean, elkarrizketa pertsonalen bidez azken hautaketa burutuko dute.