Bilboko Udalak bizikletan ibiltzen eta zirkulatzen ikasteko antolatutako ikastaroak. Inskripzioak 010 Udalaren informazio-telefonoaren bitartez egiten dira eta klaseak doakoak dira.

Plaza mugatuak daude eta norberaren bizikleta ekartzeko aukera dago. Izena emateko eskabidean adierazteko beharra dago. 16 urte baino gutxiago dutenen kasuan, baita abisatu beharko da norberaren kaskoa ekartzen badute edo ez.

  • Ikastaroa: ikasi bizikletan ibiltzen (1. Maila). Bizikletan ibiltzen ikasteko aukerarik behin ere izan ez duten pertsona guztientzat, edo ibiltzen ahaztu egin zaiela uste dutenentzat.
    • Bi orduko lau saio.
    • Gutxieneko adina: 12 urte.
    • Ordutegien eta daten informazio guztia hemen.
  • Ikastaroa: gidatu zure bizikleta (2. Maila). Badakizu bizikletan ibiltzen, baina uste duzu ez zarela ibiltzen nahiko zenukeen moduko lasaitasunez eta segurtasunez? Egin duzu bizikletan ibiltzen ikasteko ikastaroa, baina gehiago nahi duzu?
    • Bi orduko lau saio.
    • Gutxieneko adina: 12 urte.
    • Ordutegien eta daten informazio guztia hemen.
  • Ikastaroa: bizikletaz zirkulatzea (3. Maila). Ikastaro honetan hirian egiten dituzun joan-etorriak segurtasunez egiteko gidatze-teknikak ikasiko dituzu. Gainera, hirian ziklista moduan zer eskubide eta betebehar dituzun ikasiko duzu, eta ekipamenduaren, sarrailen eta bizikleten gaineko zenbait aholku baliagarri ere bai.
    • Bi orduko bi saio.
    • Gutxieneko adina: 16 urte.
    • Ordutegien eta daten informazio guztia hemen.