Gaztea eta ekintzailea bazara, eta laneko bilerak, aurkezpenak, erakusketak, topaguneak eta abar egiteko lekuren bat behar baduzu. hiriak eskaintzen dituen aukera hauek apuntatu: Auzofactory zentroak eta Zabalguneko Merkatua.

AUZOFACTORY ZENTROAK (Harrobi plaza, Errekalde eta Errekalde): gelak erreserbatzeko aukera ematen dute lekuren bat behar baduzu ekitaldiak, tailerrak, hitzaldiak, aurkezpenak, topaguneak, erakusketak… antolatzeko. Enpresa, hezkuntza edo kultur arlokoak izan daitezke. Jarduera zehatzetarako gela erreserba doakoa da. Egin ahal izateko, fitxa bat bete behar da.

Horrez gain, Auzofactory zentro hauek proiektu ekintzaileen sorguneak dira (Errekalde eta Matikokoak teknologia digitalekin lotutako enpresetarako eta Harrobi plazakoa aisialdi, kultur eta arte arloetarako). Errekalde eta Matikoko Auzofactory zentroetan lanpostu bakoitzeko prezioa hilean 50 €koa da. Harrobi plazako prezioa hainbat aldagairen araberakoa da, galdetu prezioak Auzofactory zentroan zuzenean.

ZABALGUNEKO MERKATUA: lekuak alokatu daitezke (moduluak, atari nagusia edo erakusketa-gela) sorkuntza, diseinu edo berrikuntza arloko industrietan aritzen bazara eta proiektu, erakusketa edo ekitaldiren bat baldin badaukazu, hain zuzen Bilboko ekonomia suspertzea dakarrena.