Europako Elkartasun Kidegoak Estatuan zein Europan elkartasun proiektu baten boluntariotzako esperientzia bat bizitzeko sistema berria antolatu du. Parte hartzea erraza da, beti ere honako baldintza hauek betetzen direla:

  • Gai batean, edo gehiagotan, borondatezko lana garatzeko motibazio handia izatea.
  • Interesatuta dauden gazte guztiek izena ematen duten aplikazioan inskribatzea (lehenengo logeatu eta gero inskribatu), aplikazioan apuntatu eta aurkeztu diren elkartasun proiektuekin MATCH egiteko.
  • 18 eta 30 urte bitartekoa izatea.

Zer baldintza EZ dira derrigorrezkoak?

  • Ez da inolako titulo akademikorik eskatzen
  • Ez da edozein hizkuntzaren aurretiazko ezagutza eskatzen.
  • Ez da beharrezkoa elkarte batean aritzea.

Zenbat balio du?

  • EB-k honako gastu hauek hartzen ditu bere gain: helmugara desplazamendua eta buelta, ostatua, mantenua, helmuga hiriko garraio eta eskudirua.

Zenbat denbora egon naiteke boluntario bezala elkartasun proiektu batean Europan?

  • 2 – 12 hilabete.

Zer ekarriko dit Europako Elkartasun Kidegoa?

  • Gaitasun linguistiko, kultural zein sozialak, norbakoaren autonomia, iniziatiba, enplegagarritasuna eta abarretan hobetzea.
  • Boluntarioek Youthpass agiria jasotzeko eskubidea dute. Bertan, ikaskuntza ez-formalaren esperientzia hori deskribatzen eta baliatzen du. Youthpass europar agiria medio, programan jasotako esperientzia hezkuntza alorreko esperientzia bezala eta ikasketa ez-formal bezala onartzen dela bermatzen du Europako Batzordeak. Zertarako balio du orduan agiriak? Beste herrialde batean igaro duzun denbora zein ikasitako egiaztatzeko. Info gehiago.

Nora jo dezaket Bilbon orientazioa jasotzeko eta ditudan zalantzak argitzeko?

Esteka honen 4. bideoan, azalpen bat duzu eskuragai (gaztelaniaz): https://europa.eu/youth/solidarity/video_es