Gazteei zuzenduta dagoen udal-programazioa hobetzeko ideiak dituzu? Esaiguzu bururatzen zaizkizunean. Ideiak Martxan, Udaletxeko Gazteria Sailak sortutako ekimena dugu, 2016. urtera arte zortzi ideia onenak saritzen zituena.

14 eta 35 urte bitarteko Bilboko gazteei dago zuzendua. Ideiak bakarka edo taldeka aurkeztu daitezke, baina taldeko kide batek behintzat Bilbon erroldatuta egon behar du. Kulturarekin, diseinuarekin, arkitekturarekin, zientziarekin, teknologiarekin, ingurugiroarekin eta gisakoekin lotutako proposamenak aurkezteko aukera ematen du, eta, bideragarriak baldin badira, Udaletxeko udal-programazioan txertatzea posible izango da. Ideia bera bakarrik proposatu daiteke, eta gero Udalak jarri dezake martxan, edota Gazteria sailarekin batera garatu.

Aurtengo deialdiaren inguruko informazio gehiago nahi baduzu, hona jo.

Orain, deialdi berriarekin urteko edozein momentutan aurkeztu ditzakezu zure ideiak– epemugarik gabe-. Guk baloratuko ditugu eta, aurrera eramateko aukera egonez gero, zurekin landuko ditugu martxan jarri ditzazun.

IDEIAK MARTXAN 2017

2017an saritutako ideiak ezagutu nahi dituzu?

Zeure estiloari eutsi: 14 eta 25 urte bitartekoentzat antolatutako rap lehiaketa.

Fuera de juego: bideojoko zaleek sortutako lehiaketa.

Asian Party: japoniar festa zure eskura.

Borobilbi: ekonomia zirkularra eta zaborra ardatz duen jaialdia.
Bideoa

Poematika: poeta izateko tailerrak.
Bideoa

Eusko e-Sports: kirol eta antzekoen bideojokoetan oinarritutako ekitaldia.
Bideoa

  • IDEIAK MARTXAN 2016
  •  

    2016an saritutako ideiak ezagutu nahi dituzu?

    Komikiaren eta bideojokoen alorrean andrazkoek izandako agerpenari buruzko jardunaldiak. Sustatzaileak: Elizabeth Casillas, Koldo Gutierrez eta Sandro Gometo. Jaialdi honetan hitzaldi eta eztabaidak egongo dira eta horietan sormenari lotutako adituek hartuko dute parte. Bertan, gaur egungo joerei eta berdintasunik ezari buruz gogoeta egingo dute. Komikian eta aisia interaktiboan ibilbide luzea izandako artistek emandako tailerrak egongo dira. Horien bidez, ikasi eta sorkuntza-prozesuaren zati bat ezarri ahal izango duzu. Jaialdia dokumental bat proiektatuta eta erakusketa baten bidez amaituko da.

    Ekainak 16-17

    Recrea prestakuntzarako nahiz informaziorako jardunaldia da. Haren bidez, Murrizteak, Berrerabiltzeak eta Birtziklatzeak -erderazko 3 Rak (Reducción, Reutilización y Reciclaje)- gizartearentzat, ekonomiarako eta ingurumenerako duten garrantzia nabarmendu nahi da. Tania Diezek eta Iñaki Jauregizarrek sustatuta, hurrengo atalak izango ditu: tailerrak, arte birtziklatuko lanen erakusketa, sormenari buruzko zuzeneko erakustaldiak eta birtziklatzean oinarritutako arte eta diseinuari buruzko sormen-lanen merkatua.

    Ekainak 19

    ZAWP (Zorrotzaurre Art Work in Progress)

    https://recreabilbao.wordpress.com/

    Olerkiari buruzko topaketa honetan, 6 gazte bilduko dira Bilborocken. Guztiak poesiari lotuta daude eta Iberiar Penintsulako zenbait lekutatik nahiz bertatik helduko dira. Laura Sotok sustatuta, haren helburua poesia gerturatzea da. Horretarako, elementu berriak erabiliko ditu, esate baterako, antzerkia, performance delakoa edo musika.

    Irailak 17

    Bilborock

    https://www.facebook.com/Spoken-Word-Bilbao-428306597329052

    Aitziber Redondo, Gloria Martinez eta Carmen H. Ledesma (Colectivo Vita) jaialdi honen sustatzaileak dira. Haren bitartez, gorabidean dagoen arteari lotutako proposamen berriak bistaratu nahi dituzte. Horretarako, aldez aurretik euskal gazte artisten arteko hautaketa egingo dute, uztailaren 15era arte luzatuko den deialdiaren bitartez.

    Arteari lotutako zenbait diziplina eta formatu barne hartuko ditu, besteak beste, bideomapping-a, kanpoaldeko esku-hartzeak, diziplina askotako sormen-lanak, ikus-entzunezkoak, bideoartea, doinu berriak, argazkigintza eta performance delakoa.

    Irailak 24 eta 25

    Artiach Galleten Fabrika Zaharra

    Deustuko Erribera, 70B

    www.colectivovita.com

    Elkartasunaren aldeko musika-jaialdia, Jon Hervasek sustatuta. Mota biko ekitaldiak uztartzea da haren berezitasuna: alde batetik, berdintasunik ezaren ondorioak sufritzen dutenekin egindako elikagaien kudeaketari buruz sentsibilizatzeko hitzaldiak; eta bestetik, gorabidean dauden musika-taldeen kontzertuak. Asteburu batez, hainbat musika-aretotan eskainiko diren kontzertu hauetarako sarreraren ordez, Elikagaien Bankuaren aldeko elikagai kilo baten dohaintza egitea eskatuko dute.

    Irailak 21-25

    • Kontzertuak: Satelite-T, Dock, Fever Bilbao, La Ribera eta Bilborock.

    12 eta 20 urte bitarteko gazteentzako topaketa. Zuzeneko emanaldiak, tailerrak eta hitzaldiak egongo dira egun osoan, bizipenak elkarri trukatzeko eta gazteen talentua erakusteko. Irene Prietoren ideia da.

    Azaroak 5

    Dock Bilbao

    Arkitekturaren Nazioarteko Eguna urrian ospatuko da. Horren harira, astebetez, arkitekturari nahiz hirigintzari buruzko gure interesa piztu eta gure inguruko arkitekturaren nahiz ondarearen berri eman zein erabiltzera gonbidatu nahi digun jarduera-programa interesgarria egongo da: mahai-inguruak, eraikin berezietarako bisita gidatuak, gidatutako ibilbideak (oinez eta itsasadarrez), tailerrak eta abar. Astearen sustatzaileak: Iñigo Basarrate, Iñigo Berasategui, Ane Arce eta Martin Echeverria.

    Irailak 30 – urriak 9

    • Inaugurazioa: AzkunaZentroa
    • Beste espazio batzuk: Bilborock eta beste

    Pakitxou Pakidermo Salan burutzen diren tamaina txikiko proposamen eszenikoak dira: antzezlan txikiak, olerkia, musika-emanaldiak, performance-ak eta antzokietan edo jaialdietan programatzen ohi ez diren beste proposamen formal eta informal batzuk. Loida Aguedaren ideia da.

    Otsailak 25, martxoak 31, apirilak 28

    Pakidermo Sala

    Mesedeetako kaia, 3-4. solairua.

    Bilbao

    https://www.facebook.com/PAKITXOU-1730005007240017/

    IDEIAK MARTXAN 2014

    2014an saritutako ideiak ezagutu nahi dituzu?

    “Agronautak – Autosufizientziarako saiakera” IdeakMartxan Pez Estudiok garatutako proiektua da. Elisa de los Reyes Garcíak azaldu dizkigu herritarren ikaskuntzarako laborategi hauek: tailerren garapen eta parte hartze topaketen bitartez autosufizientzia energetikoa duten azpiegiturak sortzea dugu helburu.