Gaztentzako udal-programazioa hobetzeko ideiaren bat baduzu… Partekatu ezazu! Ideiak Martxan deialdi berriaren bidez, orain urteko edozein momentutan egiteko aukera izango duzu.

Gazteei zuzenduta dagoen udal-programazioa hobetzeko ideiak dituzu? Esan guri bururatzen zaizkizunean. Ideiak Martxan deialdi berriarekin urteko edozein momentutan egin ahal izango duzu– aurkezteko epemugarik gabe-. Guk baloratuko dugu eta horretarako aukera egonez gero, zurekin landuko dugu martxan jartzeko.

Zeintzuk dira bere beharreko baldintzak?

  • 14-35 urte izatea.
  • Proposamenak banakakoak edo taldekoak izan daitezke.
  • Taldeko kide batek behintzat Bilbon erroldatuta egon behar du.
  • Ideiak Bilbon garatu behar dira eta honako gaiekin lotuta egon: Kultura (arte plastikoak, bisualak, ikus-entzunezkoak, eszenikoak, musika, literatura, sorkuntza eta berrikuntza…); Diseinua (grafikoa, interaktiboa, moda, etab.); Arkitektura, hirigintza eta ondarea; Informazio- eta komunikazio-teknologiak; Zientzia eta teknologia (matematikak, ingeniaritza, eraginkortasun energetikoa, digitala…); Kirola eta ariketa fisikoa; Kulturartekotasuna; Ingurumena eta iraunkortasuna; Solidaritatea eta sentsibilizazioa; edo Aisialdia.
  • Proposamena helbide honetara bidali: ideiakmartxan@bilbao.eus eta bilbao.eus webgunean dagoen proiektuaren fitxa deskriptiboa bete.