Bilbo gazte eta iraunkorra nahi al duzu?

Jarraitu eta Twitterrren parte hartu #BilbaoGazteTalk-en

Orain helburu hori lortzeko zure ideiak ekarri ditzakezu. Azaroaren 16an, 17:00etatik 20:00etara, Bilborocken Gaztetalk berria egongo da Bilbon zehar egiten diren joan-etorriez eta horiek modu iraunkorragoan egiteko moduez berba egiteko. Hurrengo gaiak jorratuko dituzte: garraio publikoa, oinez ibiltzeko erraztasunak, bizikletaren eginkizuna, aparkalekuak, bide-segurtasuna, automobila…

Beste barik, Bilborockekin harremanetan ipini eta izena eman: 944 151 306 / bilborock@bilbao.eus

Bilboko Hiriko Mugikortasun Iraunkorrerako Plan (PMUS) berriari buruz eztabaidatuko dute Gaztetalk honetan. Aipatutako planak 2016-2020 aldirako jarduera guztiak koordinatzen ditu Bilboko mugikortasun iraunkorrari dagokionez, hiri-eredu eraginkor eta osasungarriagoa sustatzeko asmoz.

Udalak parte hartzeko prozesua hasi du herritarrek eta sektore espezifikoetako eragileek planerako ekarpenak egin ditzaten.

Hala ere, hasieratik PMUS modu kolektiboan prestatu da eta hainbat eragileren parte-hartzea dauka, herritarren, elkarteen, interes-taldeen eta administrazioen ekarpena handitzeko helburu bateratuarekin.

Informazio gehiago: www.bilbao.eus/blogs/pmus

Begiratu bideo honetan zer egin zuten Londresko erdigunean mugikortasuna hobetzeko