Ekarpenik al duzu Bilboko zarata dela eta?

Azaroaren 3an herritarrentzako saio irekian parte hartu ahal izango duzu, Bilboko Soinu Estrategiaren barruan. Bertan, hiriko zarata murrizteko xedea duten jarduerak eztabaidatu eta kontrastatuko dira.

Saio honen helburua orain arte Estrategia honen aurrerapenei buruz informatzea eta aurreko saioetan landutako arazo biri lotutako proposamen zehatzak kontrastatzea da: Gehiegizko Zarata duten Eremuen sorrera eta autoen hiriko trafikoaren ondoriozko zarata gutxitzeko jarduerak.

Ibaiondoko Udaltegian Burtsa Eraikinean egingo dute (Pilota, 10), 19:00etan. Parte hartzeko, aldez aurretik izena eman behar da hemen.