“Spoken Word poesia errezitaldi bat baino askoz gehiago da”

Festival Spoken Word-eko sustatzaileetako bat den Laura Sotok (Laura Sam ezizenaz ere ezaguna) horrela adierazten du elkarrizketa honetan. Festibal hori, Bilboko Udalaren Gazteria sailak antolatzen duen Ideiak Martxan txapelketan saritutakoa dugu.

Irailaren 17an eman zuen bere Spoken Word eta hainbat poeta hurbildu ziren bertara, besteak beste: Pablo X. Suarez, Mónica Caldeiro, Salva Soler, Tomeu eta Alba Ripoll, Antonio Díez eta Iñaki Nazabal. Gainera, Basin Street hirukotearen musikaz, Ramón Churrucaren performanceaz eta Cia Residente Spoken taldearen antzezlanaz gozatzeko aukera ere izan zen.

Zer da Spoken Word?

Poesia errezital baten antzekoa da, musika, antzerkia… bezalako diziplina artistikoak ere hartzen dituenak. Baina ez da poesia errezitala, askoz gehiago da. Planeta ezberdinetatik elkartutako artista talde bat gara, hitza zabaltzeko batutakoak. Bere adiera guztietan zabaltzea, forman, lengoaian eta itxuran.

Partekatutako ideia bat da…

Bai, gauzak egiteko gogoak ditugun gazte talde batek aurkezten dugu: Raquel Asensi, Alain Torres, Jose A. Soto eta Gaizka U.

Zer ekarri du zuentzat irabazleetako bat izateak?

Asko ikasi dugu prozesuak iraun duen denboran, oso pozik gaude. Orain arte, hilero edo hilabete eta erdiro joan gara antolatzen. Elkarlan desinteresatua zuen jende sortzaile askok parte hartu zuen proiektuan, besteak beste, argazkilariak, ilustratzaileak, kazetariak, Arte Ederretako jendea, Antzerki mundua, etab. Txapelketa handitu ahal izan dugu Spoken Word festibal bat egiteko, beste herrialde batzuetako gonbidatuekin, Bilborock alokatzeko posibilitatearekin, aldizkari baten inprimaketa zabalagoa egitea paper hobearekin… Bultzada bat izan da. Erakunde bat poesia edo dantza bezalako bigarren mailako jardueretan sartzea oso garrantzitsua da. Gainera, ondo dabilen proiektu bat da, ikusle leiala duena.