Etorkizuneko Bilbo eraikitzen

Azaroaren 17an, Bilborocken, Hiri Antolamendurako Plan Nagusiari (HAPN) buruzko Gaztetalk saioa egin genuen, gazteen eta Hiri Plangintza Saileko teknikarien arteko eztabaidarako eta parte-hartzerako espazioa.
Helburua? HAPNaren Aurrerapenerako proposamenak elkarrekin lantzea hurrengo alorretan: etxebizitza, ekipamenduak, okupatu bako espazioak eta mugikortasunerako azpiegiturak.
Ikusi hemen nola joan zen Gaztetalk saioa
Saio honetara etorritakoei eskerrona luzatu zien Oihane Agirregoitiak, Gazteria eta Kirol Sailburuak; ondoren, Mikel Ociok, Hiri Plangintza Saileko zuzendariak Hiri Plan Nagusiaren edukia azaldu zuen.
Lan-taldetan banatuta, parte-hartzaileek hainbat gai izan zuten berbabide: ekipamenduak, okupatu bako espazioak, etxebizitzak eta mugikortasuna, garraioa eta telekomunikazioak.
Talde bakoitzak ondorioak aurkeztu zituen eta guztienak bildu ziren.
Plana 2020an onartzekoa da.