Euskadiko Gazteak Lankidetzan Programan izena emateko epea hasi da

Eusko Jaurlaritzak antolatutako 2017ko Euskadiko Gazteak Lankidetzan Programa abian dago.
Haren helburua Euskadiko gazteak Hegoaldeko herrialdeen garapenerako lankidetzazko jarduerei buruzko sentsibilizazioa eskaintzea eta elkartasunaren kultura sustatzea da.

Amerika, Asia eta Afrikako herrialdeetan kooperante gisa, 3 hilabetez, zuzenean parte hartzean interesatuta bazaude, Eusko Jaurlaritzaren gazteriari buruzko webgunean, otsailaren 14ra arte, online izena eman dezakezu.
Hainbat baldintza bete behar dituzu (1987 eta 1995 artean jaiotakoa izatea edo Euskadin erroldatuta egotea, besteak beste) eta hainbat agiri aurkeztu: NANa, errolda-agiria, titulazioa, etab.

Prozesuaren egutegia hemen kontsulta dezakezu.