“Zeure estiloari eutsi”: martxoaren 10ean egingo den sailkapen-saiorako aukeratuen zerrenda

Dagoeneko baditugu aukeratuak “Zeure estiloari eutsi”  rap lehiaketako sailkapen-saioan parte hartzeko ostiral honetan.

Honakoak dira hautatuak:

1- Usu

2- Acr

3- Torchi

4- Vycman

5- Lopez

6- Nevils

7- Masto

8- Adri Rkd

9- Koba Rkd

10- La cresta

11- Rmc

12- Burgos

13- Davol

14- Cretor

15- Cross

16- Cobe

Saioa martxoaren 10ean, ostirala, Deustoko CMD Ekintzen Aretoan izango da (Lehendakari Agirre, 42)  . 18:00etatik 21:00etara. Sarrera doakoa da lekua bete arte.

Martxoaren 17 eta 24rako izen-emateko epe berria

Martxoaren 17 eta 24ko sesioetarako izen-emateko epe berria ireki da, martxoaren 8 eta 15 bitartean. Nola eman dezakezu izena? Bideo artxiboa edo bideoaren esteka bat bidali behar duzu batallaportuestilo@gmail.com helbidera. Bideo horretan, inprobisatzen edo aurreko lehiaketa batean agertu behar zara. Inprobisazioaren testuak originalak (zuk konposatuak) izan behar dira, gaztelaniaz edo euskaraz. Gehienez bideo bat bidali dezakezu hizkuntza bakoitzeko.

Bideoarekin batera fitxa hau bidali behar duzu, zure datuekin: izena, abizenak, ezizena-AKA (Also Known as), DNI, jaoitze data, herria, email-a eta telefono zenbakia. Erakundeak posta jasotzean konfirmatuko du.