UPV/EHU-ko Bizkaiko Kampuseko ikasleek jada parte har dezakete Ekinduz-en, ekintzailetzari buruzko online jokoa, sari garrantzitsu askorekin jokoan! Martxoaren 25era arte, interesaturik dauden pertsonak dohainik parte har dezakete webgunearen bidez.
Bigarren fasea gainditu duten ikasleei kreditu bat eskainiko zaie; eta jokoaren prozesuan sari desberdinak irabazi ahal izango dira, 150 eurotik 1.200 euroarte.
Finala 2018ko apirilaren 12an jokatuko da UPV / EHUan, gutxienez astebete lehenago adieraziko zaie parte-hartzaileei non izango den.
Zitek Mintegia, EHUko Bizkaiko Canpusean ekintzailetza bultzatzeko eta enpresa berrientzako programa da.