BiscayApp, zure ideiak saritzen dituen lehiaketa

BiscayApp, Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako lehiaketa, martxan da, teknologia berrien erabilera sustatzea helburu duena. Horretarako, enpresek zein partikularrek aplikazioak, garatuta zein proiektu fasean, aurkeztu ditzakete lehiaketara.

BiscayApp-en parte hartzeko 18 urte izatea ezinbestekoa da eta aurkeztutako aplikazioak hurrengo kategoriaren baten barne egon behar du: Silver Economy, Data Intelligence, Energia eta Manufaktura aurreratua. Esan bezala, aplikazioa garatuta zein proiektu fasean egon daiteke, beti ere ideia originala dela.

Aplikazioak aurkezteko epea ekainaren 30era arte egongo da irekita. Berrikuntza, erabilgarritasuna, diseinua eta merkaturatzeko aukerak izango dituzte kontuan epaimahaikideek. Urrian ospatuko da amaiera-gala eta epaimahaiak jakitera emango du zeintzuk izango diren kategoria bakoitzeko, zein lehiaketa osoko aplikazio sarituak. Kategoria bakoitzeko aplikazio irabazleak 2.000 €-ko saria jasoko du eta BiscayApp lehiaketa irabazten duen aplikazioak 10.000€.

Edozein zalantza izanez gero, hona jo.
…eta hemen izena eman dezakezu.