Zientzia Azoka hemen da!

Bueltan dago Zientzia Azoka! Aurten, ikertze eta proiektu teknologikoen bitartez proposatutako erronkei erantzuna emango diote ikerlari gazteek Plaza Berrian. Gainera, unibertsitate eta lantokietako ikerlari profesionalak ere bertan egongo dira, euren proiektuak aurkeztuko dituztela.

Nobedade bezala, aurten, Nazio Batuen 2030 Agendaren barruan, Garapen Iraunkorreko Helburuak (GIH) ekimenaren balioak jorratuko dira. Horrez gain, Dibujatolratoren eskutik, azokan egindako erakusketa ikusgai egongo da.

Gainera, parte hartzen duten gazteek arlo profesionaleko enpresetan aritzeko aukera izango dute, Euskaltelen, Iberdrolan, ERABIn, Tecnalia Korporazio Teknologikoaken, Ik4 zentro teknologien aliantzan, CICNanogunen, TZBZ Berrikuntza Taldean, BTEK Teknologiaren Interprezio Zentroan, Iruñeako Planetarioan, UEUn, Unesco Etxean edota Neiker-Tecnalian, esate baterako.

Zientzia Azokak apirilaren 21ean, larunbatean, goizeko 12.00etan irekiko ditu ateak.