Kontsulta itzazu hemen Bilboko Udal Musika Eskolako 2018-2019ko matrikulazioak

Musika ikastea gustatuko litzaizuke? Bilboko Udal Musika Eskolak 2018-2019 ikasturterako matrikulazio prozesua jarri du martxan! Apunta zaitez eta ikasi baxu elektrikoa, bateria, kitarra klasikoa edota elektrikoa, teklatuak eta askoz gehiago jotzen! Honako hauek dira matrikulazio datak:

Jada ikasle direnentzat: apirilaren 27ra arte egongo da matrikula berritzeko epea irekita. Webgunean zein harreran eskuragarri dagoen inprimakia bete beharko dute. Harrerako ordutegia honako hau da: 09.30etatik 13.30ak arte eta 16.00etatik 20.00etara.

Ikasle berriak: apirilaren 23tik eta maiatzaren 18ra arte. Eskaera berri guztien artean zozketa bat egingo da plaza berrien ordutegiaren hautaketaren ordena erabakitzeko. Zozketaren emaitza maiatzaren 28an argitaratuko da, 09.00etatik aurrera Eskolako iragarki-taulan eta webgunean.

Behin plazak esleituta, onartuak izan diren pertsonek email bat jasoko dute euren ordutegia ezagutzera emateko.