Ikasturtea bukatzeke dago, pentsatu al duzu jada zer egingo duzun uda honetan Bilbon? Etor zaitez #GazteKLUBA UDA-ra! Jende berria ezagutu, zure kuadrilarekin plan ikaragarriak egin eta ekintzekin gozatu; gainera, zozketak egingo dira! 12 eta 18 urte bitarteko gaztea bazara, gorde ezazu leku bat zure agendan ekainaren 25etik uztailaren 6ra.
Baina, zertan datza #GazteKLUBA UDA? Goizean irteerak egongo dira, eta arratsaldean UDA ESPAZIOA. Bertan, kirola, itsadarrean ekintzak, tailerrak, dantza eta bideojokoak izango dituzu eskura. Gainera, Gamer Espazioan honako hau zozketatuko da:
– 2018/2019 denboraldiko Funkom jardunaldirako 10 sarrera
– Gaztekluba Uda + Funkom-en kamisetak
– 4 dron
– NGS lau entzungailu
– NGS bi bozgorailu
– Google Play-en trukatzeko 3 txartela
Horrez gain, @gaztekluba-ko Instagrameko kontuan ere zozketa dago!
Informazio gehiago nahi izanez gero, #GazteKLUBA UDA webgunea bisitatu, astelehenetik ostiralera 09.00retatik 13.00ak arte Gazteria eta Kirol Sailera, 94 420 59 79 edo 010 telefonoetara deitu.