8 egun eta 32 taldeek eskainitako kontzertuetaz gozatzeko aukera izan eta gero, dagoeneko badakigu nortzuk diren Bilbao Hiria Pop-Rock Lehiaketako finalistak. Zorionak!
Finalak urriaren 18an, Pop-Rock kategoria, 19an, Metal kategoria, eta 20an, Urban kategoria, izango dira. Final guztiak 20:00etan hasiko dira. Sarrera librea izango da aretoa bete arte.
Pop-Rock kategoriako finalean arituko diren taldeak:
- Wizard (Francia)
- Mama Killa (Francia)
- Kings of the Beach (Pontevedra)
Metal kategoriako finalean arituko diren taldeak:
- Incursed (Bizkaia)
- Perpetual Night (Granada)
- Manipulation (Polonia)
Urban kategoriako finalean arituko diren taldeak:
- Ttun Ttun Brigade (Bizkaia)
- Shintoma (Bizkaia)
- Beatlove (Sevilla)
Orotara, zortzi talde igo dira Bilborock-eko oholtzara musika defendatzera. Bilbao Gaztek eta Bilborock-ek eskerrak eman nahi dizkie parte-hartzailee guztiei. Eskerrik asko!