Bilboko aurtengo inauteriak hasi dira! Atzotik eta martxoaren 5a bitartean Jai Batzorde Mistoak antolatutako 50 ekintza baino gehiago ospatuko dira Bilboko hainbat txokoetan. Badaukazu dana prest?
Datozen egunotan Bilbon jai-giroa nagusi izango bada ere, garrantzitsua da, beste behin, erasorik gabeko jaiak gozatzearen garrantzia gogoraraztea. Hori dela eta, Bilboko Udalak “No es No / Ez beti da Ez” kanpainan abian jarri du berriro ere. Horrez gain, kanpaina berri honetan ideia bat nabarmenduko da: “BAIETZA ez den guztia, argi eta garbi esaten ez den guztia, EZETZA da”.
Programatu diren ekintza guztiak adin eta gustu guztietarako daude diseinatuak. Ekintzak, kontzertuak eta mozorro-lehiaketak, besteak beste.
Las actividades están diseñadas para todos los gustos y edades. Actividades, conciertos y concurso de disfraces entre otros.
- Martxoaren 1ean – 19:30: Farolín eta Zarambolasen epaiketa Plaza Barriko karpan.
- Martxoaren 2an – 21:00: Plaza Biribiletik irtenda, Mozorrorik onenek kaleak hartuko dituzte, mozorro-lehiaketako kalejiran.
- Martxoaren 2an – 21:00: Mozorro-lehiaketako sariak banatuko dira karpan eta, amaitzeko, Passarela orkestraren dantzaldia izango da 22:00etan.
- Martxoaren 3an: Indaba Lehiaketa. Goizeko lehen ordutik, Plaza Barria lapikoz eta sutegiz beteko da. 14:00etan amaituko da, sari-banaketarekin.
- Martxoaren 5ean – 19:30: Sardinaren hileta Plaza berrian.
Informazio guztia hemen.