Eszena Gaztea, antzerki-jolas eta gorputz-espresio tailerra

18 eta 35 urte bitarteko gaztea zara? Antzerkia eta interpretazioa maite al dituzu? Sormena lantzea gustatuko litzaizuke? Horrela bada, ez galdu Eszena Gaztea! Bilborock-en ospatuko den antzerki-jolas eta gorputz-espresioa ardatz izango duen tailerra hain zuzen.

Besteak beste, tailer honek antzerkiaren bitartez jolaserako, espresiorako eta sormenerako espazioa eskaintzea eta desinhibizioa eta konfiantza garatzea izango du helburu. Hasieran ariketa sinpleak egingo dira, pixkanaka inprobisazio egitura konplexuagoak lantzeko. Tailerraren arduraduna Benjamin Alonso izango da, eszenatokiko zuzendari, koreografo, aktore, pedagogo eta dramaturgoa.

18 eta 35 urte bitarteko gaztea eta Bilbon bizitzea ezinbestekoak dira tailerrean parte hartzeko. Izena eman nahi dutenek honako formulario hau bete beharko dute irailaren 16tik urriaren 4ra arteko epean. Prestakuntza-saioak Bilborockeko areto balioaniztunean izango dira 18:30etik 20:30era.

Datak honako hauek izango dira:

  • Urrian: 15, 22, 29
  • Azaroa: 5, 12, 19, 26
  • Abendua: 3

Ikastaroan parte hartuko dutenek 10 € eskudirutan ordaindu behar izango dute. Asko jota, 22 lagunek parte ahal izango dute prestakuntza-tailerrean.

Kontsulta itzazu parte hartzeko baldintzak eta programa.