Bizi ezazu “Afrook Life Style” markaren aurkezpena Bilborock-en!

Dibertsitatea normalizatu eta ikustarazi nahi duen “Afrook Life Style” hiri-arropa marka aurkeztuko da Bilborock-en irailaren 18an 19:00etatik aurrera. Ekimena Bilborock Gazte Egunak jardunaldien barne dago kokatuta. 

15 gazteetako moda desfilea ikusteko aukera izango dute ekimenera hurbiltzen direnek. Horren ondorioz, Salah El Yaankoub, “El Pirata del Estrecho”, umoristak egingo du bere ikuskizuna. Amaitzeko, Afrook Banger DJ kolektiboaren saioa egongo da, hiri-soinu afrikarretan oinarriturik. 

“Afrook Life Style”-k pertsona guztien garapen berdintsua sustatzea dauka helburu, Bilbon dagoen kultur eta arte anistasuna irudikatuz, baita ekonomian eta gizartean daukan eragina bolaratuz

Koop SF 34 elkartean lan egiten duen Betto Snay da iniziatiba honen abiarazlea. Angolako artistak dibertsitatearenganako errespetua eta gure harremanetan modak daukan garrantzia azpimarratu nahi ditu.