Udal etxebizitzen “Gazte solidarioak” programaren hamargarren edizioa

Bilboko Udalaren “Gazte solidarioak” programaren hamargarren edizioak 45 plaza jarri ditu UPV/EHU-ko eta Deustuko Unibertsitateko ikasleen eskura. Partaideek alokairu partekatua izango dute Bilboko Udal Etxebizitzek bideratutako 20 aukeren batean. 

45 unibertsitarioetatik, 40 UPV/EHU-koak dira eta beste bostak Deustuko Unibertsitatekoak. Hilabetero, alokairuak 55 euroko balioa izango du pertsona bakoitzeko (ura eta argia kontuan hartu gabe). Horren truke, ikasleek proiektu komunitarioetan eta kolektibo zaurgarriei babesa emateko programetan parte hartuko dute etxebizitza hauek dauden auzoetan: Otxarkoagan eta Bilbo Zaharrean, hain zuzen. 

Programan parte hartzen duten ikasleen batez besteko adina 26 urtekoa da. %51a gizonak dira eta %49a emakumeak, eta haietatik %22a Espainiatik dator eta %78a atzerritik. Etxebizitzek sukalde osoa eta altzariak dauzkate, eta ikasle bakoitzak bere logela dauka.