Technoshop, teknologia eta saltokiak batzen dituen ekimena

Bilboko Udalak eta Deustuko Unibertsitateak Technoshop-en hirugarren edizioa sustatu dute, teknologia eta saltokiak batzea helburu duen ekimena, hain zuzen. Horretarako ingenieritzako sei ikaslek Bilboko 24 dendetako erakusleihoetan jartzeko proiektu teknologikoak garatu dituzte.

Bilbo gaztea izateko apustua

Apirilaren 26an, ostegunean, Juan Mari Aburto alkatea eta Oihane Agirregoitia, Gazteria eta Kirol Saileko Zinegotzia, LEINN graduko ikasleekin elkartu ziren Matikoko Auzo Factoryn euren iritzi eta proposamenak gertutik entzuteko. Nazionalitate ezberdineko 45 unibertsitario bildu ziren bertan eta euren ikuspuntutik bizitako esperientzia luzatu zioten bertaratutakoei.

Enpresa-ideia baten dat duzu? THINK BIG lehiaketan parte hartu!

Ekintzailea zara? Enpresa-idea bat daukazu eskutartean? Aurkeztu zaitez, orduan, THINK BIG lehiaketara. Bizkaiko Campuseko Unibertsitate ikasleengan ekintzailetza piztea du helburu lehiaketak, eta horretarako ikasleek dituzten ezagutza eta esperientzia profesionalak mahaigaineratzera animatzen ditu lehiaketak, komertzialki bideragarriak diren zerbitzu eta produktuak garatzeko helburuarekin.

Jokoteknia, Euskarazko Bideojokoen I. Jardunaldia

Euskarazko Bideojokoen I. Jardunaldia antolatu dute Game Erauntsiak eta Azkue Fundazioak. Bertoko industriak eta jokozaleek egoera aztertzea eta bideojoko garatzaile eta jokalarien joerak ikusi, hausnartu eta elkar ezagutzea du helburu jardunaldi honek. Halaber, euskararen abiapuntutik eta euskarazko ekoizpenetik, euskal kultura eta industria sustatzea dute helburu.

BiscayApp, zure ideiak saritzen dituen lehiaketa

BiscayApp, Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako lehiaketa, martxan da, teknologia berrien erabilera sustatzea helburu duena. Horretarako, enpresek zein partikularrek aplikazioak, garatuta zein proiektu fasean, aurkeztu ditzakete lehiaketara.

CimubiSARIA “BILBAO NOW” aplikazioak irabazi du

Bilboko Udalak 6.000€-ko CimubiSARIA saria “BILBAO NOW” aplikazioari eman dio. Interes puntuak markatuta dituen betiko mapa hiriko agendaz hornitu dute Eduardo Revilla eta Galder Segurola egileek. Interesatuen lokalizazioa kontutan hartzen du aplikazioak eta horren arabera, ekintza bat edo bestea jartzen da erabiltzailearen eskura.