BILBAO YOU WEEK 2018

Bilbao You Week jaialdiaren III.edizioa bihar hasiko da, eta hamaika sortzaile ekarriko ditu gurera, Bilborockera, hain zuzen. Martxoaren 15etik 17ra ospatuko da eta ekintza eta sorpresa pilo daude prestatuta gerturatzen direnentzat.

Izaro eta Bilbronx Loraldian

Loraldia, euskaraz garatutako euskal kulturaren jaialdia, martxoaren 5etik 26era ospatuko da Bilboko hamaika txokotan. Orotara, 30 emanaldi musikal, kultural eta eszeniko eskainiko dituzte jaialdian parte hartuko duten 200 artista baino gehiagok. Emanaldiak Arriagan, Azkuna Zentroan, Euskaldunan eta Kafe Antzokian izango dira, besteak beste.

Ostiralean egile gazteak protagonistak BILBAOPOESIAN

Martxoaren 15ean, Blas de Oteroren jaiotzaren egunean, hasiko da aurtengo BILBAOPOESIA Bidebarrieta Kulturgunean. Jaialdiak martxoaren 23ra arte, ostiralerarte, iraungo du eta hogei egile baino gehiago batuko ditu; Joan Margarit, Olvido García, Harkaitz Cano eta Leire Bilbao, besteak beste.

600 ikasle Bullying-aren kontra

Bizkaiko eskola ezberdinetako 600 ikaslek hartu dute parte “Bullying-aren kontrako ipuinak” ekimenean. Sormena eta ahalegina sustatzea du helburu eta Euskadin egin diren kultura-ekitaldietan partaidetza handiena izan dutenen artean kokatzen da.

9 ikastaro Bilbao Musikaren eskutik

Bilbao Musikak musikarien, bakarlari zein taldeen, hezkuntza, kultura eta parte-hartzea babesteko, 2018rako bederatzi tailer antolatu ditu. Ikastaroetan gai oso ezberdinak jorratuko dira, eta horren araberakoa izango da parte-hartzaileen profila. Otsailaren 19 eta maiatzaren 30a bitartean Galeran izango dira ikastaroak, eta horien prezioa 10€ eta 70 € bitartekoa izango da.