Zuzenean egongo dira larunbat honetan Bilborockeko entsegu geletan ibiltzen diren taldeak

Rock asteburua dator gurera! Izan ere, Bilborockeko entsegu geletan ibiltzen diren taldeek Bilborock Maratoia jaialdian kontzertuak eskainiko dituzte. Gaueko 20.00etatik aurrera, goza itzazu dohainik The Stalactites Of Pozalagua, Humanity Bascaff, Las Selvas, Fiambre, Keniama, Penes y Comedias, Mirror of Truth, Silicies Grizzlies, Sweaty Lovers, Jean Paolo, Electric Sound Muchachos eta Deimocracy taldeen kontzertuetaz.

Moyuatik Ansiora Metro Bilbaon…korrika!

Metro Bilbao modu desberdin batean badaiatu nahi? Bai! UnderRun Metro Bilbao-k martxoaren 25ean egingo du posible. Izan ere, 200 lasterkarik aukera izango dute Moyua eta Ansioko geltokiak lotzen dituzten trenbidetik korrika egiteko.

Bilboko aratusteak iragarriko dituen kartel lehiaketa!

Bilboko Udalak inauteriak iragarriko dituen kartel lehiaketan parte hartzeko epea ireki du eta datorren urtarrilaren 10ean, eguerdiko 14.00tan, itxi. Lan irabazlea herri botazioaren sistema mistoaren bidez (puntuazioaren %75a) eta epaimahai baten irizpidearekin (%25eko balioa izango du) izango da hautatua.

Jada ikus dezakezu Unisound festibalaren bideoa! #IdeiakMartxan

Unisound musika talde unibertsitarioen festibala azaroaren 15tik 18ra ospatu zen #IdeiakMartxan programaren laguntzarekin, eta jada ikus dezakezu bideoa! Funk, musika electronikoa, trap, indie eta rock kontzertuak egon ziren Bilboko leku anitzetan: Bilborock, Satélite-T, Shake, Badulake, Dock, Deustuko Unibertsitateko Aretoa, Bizkaia Aretoa, Berreginen Museoa eta Zazpikaleko Euskotren geltokiko hall-a. Egin klik!