Esanetan

ZER DEN: Dagoeneko martxan Emakundek sustatutako eta euskal erakunde guztien kolaborazioarekin garatutako Beldur Barik programaren edizio berri bat. Lehiaketak neska-mutilek ezberdintasun egoerei Beldur Barik jarrerarekin nola egiten dieten aurre erakusten dituzten bideoak saritzen ditu; alegia, errespetua, parekidetasuna, askatasuna eta autonomia, elkarkidetza eta indarkeria sexistaren bazterketa irmoa adierazten dituzten jarrerekin. 

NORENTZAT: Lehiaketa 12 eta 26 urte bitarteko gazteei dago zuzendua eta indarkeria sexista prebenitzeko asmoz ikus-entzunezko lanak saritzen ditu. Bakarka zein taldeka aurkeztu daiteke. Aurtengo lehiaketa hurrengo kategoria hauetan dago banatuta:

  • 12 eta 13 urte bitarteko gazteak
  • 14 eta 18 urte bitarteko gazteak
  • 19 eta 26 urte bitarteko gazteak

NOIZ: Bideoak aurkezteko epea irailaren 14an zabaldu zen eta azaroaren 5ean itxi egingo da.

Informazio guztia hemen.