Esanetan

ZER DEN: Bilbon kirola garatzen eta bultzatzen duten ekimenetarako eta programetarako udal dirulaguntzak eskatzeko epea zabalik dago jada.

NORENTZAT: Kirol ekimenak egiten dituzten klubek, erakundeek eta arduradunek egin ditzakete eskariak. uztailaren 15eko 14:00ak arte egin ditzakete eskariak.

NOIZ: Uztailaren 15eko 14:00etan itxiko da epea.

IZEN EMATEAK: Dirulaguntza hauetarako inprimakiak Bilbao Kirolak erakundearen webgunean jaits daitezke. Eskabideak izapidetzeko, mezu elektroniko bat igorri behar da promocion@kirolak.bilbao.eus helbidera, edo Bilbao Kirolak erakundearen egoitza nagusian aurkeztu (Nafarroa kalea 5, 4. solairua).