ZER DEN: Dagoeneko zabalik Bilborock-eko DJ lehiaketan izena emateko epea! DJ gazteen sorkuntzei balioa ematea du helburu lehiaketa honek. Hautatuak urriaren 30ean, ostiralean, Bilborock aretoan ospatuko den finalean egongo dira.

NORENTZAT: Parte-hartu nahi dutenek honako baldintza hauek bete beharko dituzte: 18 eta 30 urte bitartekoa eta Euskadin bizilekua izatea.

NOIZ: Izena emateko epea urriaren 4an amaituko da.

IZEN EMATEAK: Izena emateko, inprimaki hau betetzea ezinbestekoa izango da. Horrez gain, 20 eta 30 minutu arteko saioren baten bideoa atxikitzea ere ezinbestekoa izango da, inprimakian bertan zehazten den bezala.

Lehiaketaren parte hartzeko baldintzak hemen ikusi ditzakezu.