ZER DEN: Bilboko Udalak, BilbaoArte Fundazioaren bidez, Bizkaiko artistei zuzendutako “EKAITZAREN ONDOREN”, erakusketa eta ekintza osagarrien deialdia berria aurkeztu du, COVID-19ak eragindako krisiaren ondorioak arintzeko.
NORENTZAT: Bizkaian jaio eta/edo bizi diren eta artearekin eta pentsamenduarekin lotutako ekoizpena duten pertsona guztiak aurkeztu ahal izango dira deialdi honetara, adin-mugarik gabe.
NOIZ: Epea uztailaren 10ean amaituko da.
IZEN EMATEAK: Eskaera guztiak posta elektroniko bidez aurkeztuko dira convocatorias@bilbaoarte.org helbidean.