Esanetan

ZER DEN: 2019-2020 ikasturtean HABEko euskara-mailak edo baliokideak egiaztatzeko probak gainditu dituzten ikasleei laguntzak emateko baldintzak argitaratu dira.

NORENTZAT: HABE-ren laguntzak jaso ahal izateko, baldintza hauek bete behar dira:

  • EAEan erroldatuta egotea deialdia argitaratu-egunaren bezperan.
  • Euskaltegi edo euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatu batean matrikulatua egon izana 2019ko martxoaren 25etik 2020ko abuztuaren 31ra bitarteko epealdian eta dagozkion matrikula-prezioak euskaltegi do autoikaskuntzarako zentro homologatuei norberak ordaindu izana.
  • 2019-2020 ikasturtean HABEren mailaren bat edo baliokideren bat egiaztatu izana:
    – HABEren mailei dagokienez, 2019ko laugarren ebaluazio-garaian edo bigarren azterketa-deialdian edo deialdi irekian, edo 2020. urteko ekainaren arteko ebaluazio-garaietan edo lehen azterketa-deialdian egiaztatuak.
    – 297/2010 Baliokidetza-Dekretuaren bitartez (uztailaren 4ko 187/2017 Dekretuan bidez aldatua) HABEren mailen baliokide diren euskara-mailak egiaztatuakoen kasuan (IVAP, Ertzaintza eta Osakidetzako hizkuntza-eskakizunak, EGA, Hizkuntza Eskola Ofizialak…), 2019ko irailaren 1etik 2020ko abuztuaren 31ra bitartean egiaztatuak.

NOIZ: Dirulaguntzetarako eskaria egiteko epea 2020ko irailaren 4an hasi eta urriaren 9an amaituko da, biak barne.

IZEN EMATEAK: Informazio gehiago hemen.